mastodon-android/fastlane/metadata/android/eu-ES/full_description.txt

17 lines
1.8 KiB
Plaintext

Mastodon Interneteko sare sozial deszentralizatu handiena da. Webgune bakar bat izan ordez, beren artean elkarreragin dezaketen komunitate independenteetako milioika erabiltzailek osatutako sarea da. Zure interesak direnak direla ere, jende interesgarria aurkituko duzu Mastodonen!
Batu komunitate batera eta sortu zure profila. Bilatu eta jarraitu jende zoragarria eta irakurri beren bidalketak, publizitaterik gabeko denbora-lerro kronologikoan. Adierazi nahi duzuna 500 karaktereko bidalketetan emoji pertsonalizatuak, irudiak, GIFak, bideoak eta audioak erabiliz. Erantzun edozeinen hariak eta eman bultzada bidalketei edukiak partekatzeko. Bilatu jarraitzeko kontu berriak eta traolen joerak zure sarea zabaltzeko.
Mastodon pribatutasunean eta segurtasunean arreta jarriz eraikia dago. Erabaki zure bidalketak norekin partekatu: zure jarraitzaileekin, aipatzen dituzunekin edo mundu osoarekin. Edukiaren abisuek aukera ematen dute eduki sentibera edo zuregan eragina izan dezaketen bidalketak zuk erabaki arte ezkutatzeko. Komunitate bakoitzak bere gidalerro eta moderatzaileak ditu, bertako kideak seguru mantentzeko. Baita blokeatzeko eta salatzeko tresna sendoak ere abusuak galarazteko.
Ezaugarri gehiago:
• Modu iluna: Irakurri bidalketak modu argi, ilun edo benetako beltzean
• Inkestak: Galdetu jarraitzaileei beren iritzia eta zenbatu botoak
• Esploratu: Traolen joerak eta kontuak erraz aurkitu
• Jakinarazpenak: Jarraitzaile berrien, erantzunen edo bultzaden berri jaso
• Partekatzea: Argitaratu zuzenean Mastodonen edozein aplikaziotako partekatze-orritik
• Edertasuna: Gure maskota elefante maitagarri bat da eta tarteka agertuko zaizu
Mastodon erregistratutako irabazi asmorik gabeko elkartea da eta zure dohaintzen bidez babesten da garapena. Ez dago iragarkirik, irabazi asmorik eta inbertsio kapitalik, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu.